Sansek gehiago merezi izan du gaur arratsaldean Sestao Riverren aurka Zubietan. Gure gazteek gol aukera garbiak izan dituzte, baina langa eta atezain bizkaitarrak ekidin dute garaipena. Txuri-urdinak, hirugarren taldetik igotako hainbat jokalariekin bajak zirela eta, neurketa dominatu dute, baina azken metroetan finago egotea falta izan zaie.
Gipuzkoarrak erasora irten dira hasieratik. Etxekoen lehen aukera Lapeñak izan du gutxigatik kanpora joan zaion burukada batean. Jauregik, bolea baten bidez, abagune berri bat izan du, baina atezainak kornerra desbideratu du baloia. Anitz aukera izan ditu Imanol Alguacilen taldeak lehen berrogeita bost minutuetan.
Dinamika berdina izan da bigarren zatian. Zubietakoek lehen aukera izan dute Jauregik kanpora errematatu duen Muguruzaren erdiraketa batean. Sansek kontrola izaten jarraitu du kontraerasora irtetzea bilatzen zuen Riverren aurrean. 62. minutuan penalti bat adierazi du epaileak etxekoen alde eta hamarrekin utzi du Sestao Tarantinori bigarren horia erakutsi ondoren. Muguruzak jaurti du, baina atezainak baloia gelditu egin du. Txuri-urdinek ez dute etsi eta Olaizolaren erremate berri batek langan jo du. Baloiak ez du sarera joan nahi gaur arratsaldean.
Sanse 48 punturekin zazpigarren kokatzen da, playoffetatik bost puntura. Hurrengo asteburuan Getxora joan dira Arenasen aurka jokatzeko.
Fitxa teknikoa:
Sanse: Garrancho, Ujia, Ugarte, Lapeña (Le Normand, min.63), Arrieta, Guevara (Sáenz, min.77), Sangalli, Gorostidi, Muguruza (Calvillo, min.85), Olaizola, Jauregi.
Sestao River: Magunazelaia, Gago, Magdaleno, Mier, Tarantino, Martinez, Rodri, Barrenetxea (Morcillo, min.77), Corbalan, Rodri (Güemes, min.85), Leandro (Ander, min.69), Rahmani.
Epailea: Uson Rosel. Txartel horia erakutsi die etxeko Lapeña eta Ugarte, eta kanpoko Rahmani, Martinez eta Morcillori. Kanpoko Tarantino egotzi du 62. minutuan bigarren txartel horia erakutsi ondoren.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin