ARENAS – SANSE (LARUNBATA, 18:00)

Gehitzeko aukera

Vídeo

Erronka berri bat etxetik kanpo izango dutena Sanseko gazteek asteburu honetan. CA Osasunaren bigarren taldea gainditu ondoren Jose Luis Orbegozon, Xabi Alonsorenak Arenas Club bisitatuko dute Faduran. Zelaiaren egoera ez da aproposena izango txuri-urdinek eratzen duten jokoarentzat, baina bertara egitea hazkuntza prozesuaren zati berri bat izango da beraientzat. Bizkaitarrek garaipen garrantzitsu bat lortu zuten aurrekoan Lasesarren eta sailkapenean aurrera pauso berri bat emateko ilusioarekin aurre egingo diote norgehiagokari.

REALA C – ARIZNABARRA (IGANDEA, 12:00)

Emaitza dinamika on batean murgilduta jarraitzen du gure hirugarren taldeak, bost partida jarraian galdu gabe, eta berdin jarraitu nahi izango du multzoko azken sailkatua den Ariznabarraren aurka. Arabarrak denboraldi zaila izaten ari dira eta puntuak pilatu nahi izango dituzte postu horretan ez gelditzeko.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!