Alavés B - Sanse (Larunbata, 16:00)

Gehitzen jarraitu

Sansek bihar jokatuko du urteko lehen partida bisitari gisa Alaves Bren aurka, arratsaldeko 16:00etan, sailkapenaren goiko aldeko norgehiagokan. Txuri-urdinak garaipenaren bidera itzuli dira Real Racing Cluben aurka hiru puntuak eskuratu eta dinamika negatiboa hautsi ondoren. Konfiantzaz gainezka daude.

Gasteizko taldeak lau partida daramatza porrotaren berri izan gabe eta Sanseren pare daude, bai jokatutako partidetan eta bai puntuetan ere. Donostiarrek bigarren postua eskuratu dezakete irabazi ezkero. Goi-tentsioko norgehiagoka. Pilak kargatuta dauzkate gureek. Etxetik kanpoko urteko lehen garaipenaren bila. Partida Foootersen bidez zuzenean jarraitu ahal izango da. Aupa Sanse!

REAL C - GERNIKA (LARUNBATA, 18:30)

Gure hirugarren taldeak Gernika hartuko du Zubietan, Sestaoren aurka gutxigatik galdu ostean. Taldeak irudi txukuna eman zuen eta merezitako urteko lehen garaipenaren bila dator sailkapeneko liderraren aurka. Realak, gaur egun bigarren postuan dagoenak, ez du taulako zati nobletik urruntzeko asmorik. Kilate askoren norgehiagoka. Partida Real Sociedad TVren bidez zuzenean jarraitu ahal izango da.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!