Arenas 1-1 Sanse

Getxon batzen dute

Sansek Arenasen aurka berdindu du Getxon. Txuri-urdinek abantaila lortu dute Muguruzaren golari esker. Aldiz, ondorengo minutuetan arerioak berdinketa lortu du. Harrobiko taldeak partida zuzena jokatu du zelai zail batean puntu bat batzeko eta azken jaurdunaldietako bolada onari jarraipena emateko.

Lehen minutuak orekatuak izan dira eta ordu laurdena pasa ostean lehen aukerak iritsi dira. Gorostidiren jaurtiketa atezainaren eskuetara joan da. Ondoren Jauregi falta jaurtiketa baten bidez saiatu da. Hala ere, atezainak baloia harrapatu du. Gipuzkoarrek jokoaren nagusitasuna lortu dute eta Muguruzak, jokaldi azkar bati esker, lehen gola egin du. Pozak gutxi iraundu du. Aurkariak laster ezarri du berdinketa markagailuan. Caberok burukada bati esker sartu du gola.

Bigarren zatia intentsitate handiarekin hasi da. Etxekoek bigarrena bilatu dute, baina Sanse seguru eta sendo mantendu da defentsa lanetan. Txuri-urdinek ez dute aukerarik onartu eta neurketaren nagusitasuna orekatu dute. Hala ere, bi taldeek ez dituzte aukera garbirik izan. Ibarbiaren jaurtiketa atezainak harrapatu du eta berdinketa amaiera arte mantendu da.

Sansek puntu berri bat badu du Getxon eta 49 punturekin kokatzen da sailkapenean. Hurrengo jaurdunaldian UD Logroñes jasoko du etxean.


Fitxa teknikoa

Arenas Club: Txemi, Camus (Urkiza, min.78), Cabero, Bergara, Aguiar (Perez, min.69), Matador, Txopi, Ubis, Zabaleta, Uranga, Lopez (Toril, min.86).

Sanse: Giralt, Ibarbia, Le Normand, Ugarte, Arrieta, Guevara, Gorostidi (Olaizola, min.55), Muguruza (Calvillo, min.70), Sangalli (Lapeña, min.88), Merquelanz, Jauregi.

Golak: 0-1: Muguruza, min.29; 1-1: Cabero, min.36.

Epailea: Alonso Prendes. Txartel horia erakutsi die etxeko Aguiar, Matador. Perez eta Caberori eta kanpoko Muguruza eta Ugarteri.


Imanol Alguacil: “Puntu ona”


Imanol Alguacilek Getxon lortutako berdinketa ontzat eman zuen. “Puntu ona da, nahiz eta aurretik jarri markagailuan. Zelai zail batean batu dugu eta puntua baloratu behar dugu”. Entrenatzaileak ondorengoa adierazi zuen: "Taldea zelai zail batera moldatu da eta bigarren zatian, hasieran sufritu arren, ondo bukatu du”.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!