Aizpuruan aurkeztu da

Gure autobus berria

Vídeo

Estadio guztitara eraman behar gaitu denboraldi honetan. Europatik ere ikusiko da. Gaur eguerdian ezagutu dugu autobús txuri-urdin berria. Realeko kolaboratzaile den Autocares Aizpuruako egoitzan estreinatu da ibilgailu berria. Usurbileraino Realeko ordezkaritza handia joan da. Nekane Soria kontseilaria, Eusebio Sacristan entrenatzailea, Juan Carlos Andres bigarren entrenatzailea eta jokalari ugari izan dira zita honetan. Autocares Aizpuruako arduradunak maitasun handiz egin diete harrera.

Sektoreko azken teknologiaz hornitua, autobús berriak espacio handiagoa eskeintzen du bidaiarien erosotasunerako. 47 pertsonentzako lekua du ‘Irizar i8’ modelu berri honek eta Realarentzat pertsonalki diseinatua dago. Esperientzia handiak bizi nahi ditugu bertan ilusioz beteriko denboraldi honetan. 

Orain bi urte estreinaturiko autobusean bezala, ‘Real’ hitza bi aldeetan irakur daiteke. 'Bat, bi hiru, lau, bost, sei, zazpi' eta 'aurrera Gipuzkoa, aurrera txuriurdinak' klasikoak ere azaltzen dira. Hiru mila abonatuen izenak ere mantentzen dira hitz bakoitzaren barruan. Realak ez duelako inoiz bakarrik bidai egin. Ez lehen, ez orain, ez inoiz.

Autobus berria arratsaldean ikusgai egongo da Zubietan (16:30-17:30). Taldearen arratsaldeko lan saioa ikustera gerturatzen diren zaleek ezagutu ahal izango dute gure ibilgailu berria. Larunbatean estreinatuko dugu Elgoibarreraino joateko, non udako lagunartekoak hasiko diren. 


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!