Gure hirugarren taldeak garaipen garrantzitsua lortu du gaur arratsaldean Zubieta Estadioan Cultural de Durangoren aurka (4-0), igoera playoff postuetarako lehian bete-betean mantenduz.
Txuri-urdinek ekimen handiz hasi dute norgehiagoka eta, hasiera on horren ondorioz, Samuyiwaren erdiraketa baten ondoren iritsi da lehen gola. Markagailuko abantailarekin, donostiarrek partida kontrolatzen jarraitu dute, ia arriskurik sortu ez duen taldearenaurka.
Bigarren zatian iritsi dira neurketa erabakita utzi duten golak. Larraldek eskuadratik gol ikusgarria sartu du amaierarako bost minuturen faltan, Peralek abantaila handitu du area kanpotik egindako eskuinkada izugarri batekin eta, luzapenean, Barok laugarrenaitxi du gol festa.
Garaipen honekin, gure hirugarren taldea 52 punturekin kokatu da, Lagun Onakek ezartzen duen igoera playoffetik bi puntura. Dena zabalik geratzen da azken jardunaldirako, non txuri-urdinek irabazi eta aurkarien neurketetan aldeko emaitzak egotea itxaron beharko duten. Hitzordu hori Añorgaren aurka izango da Rezolan. Aupa Real!
Fitxa teknikoa:
Real C: Olasagasti, Peral, Segurola (kap.), Calderón, Letamendia (D. López, min. 65), Oleaga, Cabo (Baro, min. 85), Elcano (Larralde, min. 75), Samuyiwa (Fernández, min. 75), Arana eta J. Gorosabel (Garitaonaindia, min. 85).
Cultural de Durango: Markel (Eneko, min. 85), Joseba, Haitz, Borja (Ariño, min. 69), Ape, Del Río, Diego, Edorta (Fili, min. 59) Adiran (Lejardi, min. 69), Kepa eta Arieta (kap.).
Golak: 1-0: J. Gorosabel, min. 25; 2-0: Larralde, min. 85; 3-0: Peral, min. 88; 4-0: Baro, min. 90.
Epailea: Julen Pangua. Txartel horia atera die etxeko Letamendiari eta kanpoko Borja eta Aperi.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin