Realak Draft Futbol Saria jaso zuen atzo Zubietako instalazioetan, talde txuri-urdinak formakuntza futbolean egiten duen lanagatik. Lortutako kirol arrakastek, harrobian trebatutako jokalariez osatutako taldearekin, Realari errekonozimendua ematera bultzatu dute Batzorde Teknikoa. Gipuzkoako erakundeak bigarren aldiz jaso du sari hori. 2013an jaso zuen lehenbizikoz.
19-20 edizioan, Realaz gain (harrobiko klub onena), gure futbolarietako lauk banakako sariak jaso zituzten. Martin Zubimendi eta Nuria Rábano, Urrezko Hamaikakoan izendatua, eta Ander Barrenetxea eta Roberto Lopez, Zilarrezkoan.
Roberto Olabe, Futbol zuzendariak, Luki Iriarte, Harrobiko Futboleko zuzendariak, lau futbolari gazteekin batera, Javier Lasagabaster, Futbol Drafteko zuzendariaren eskutik jaso zituzten sariak.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin