SANSE 0-0 BURGOS CF

Hartu-eman ona

Vídeo

Sansek hutsean berdindu du Burgos CFren aurka arratsaldean Reale Arenan jokatutako lagunarteko partidan. Donostiarrak Aurrera doaz udako prestakuntzarekin eta gaurko norgehiagokak Bigarren Mailan izango duten etxea bertatik bertara ezagutzeko balio izan du.
Txuri-urdinak aurkaria baino gehiago izan dira neurketaren zatirik handienean, baina, Burgoseko taldeak baino aukera gehiago eta hobeak izan dituzten arren, ez dute asmatu Herreroren atearen aurrean. Hankek oraindik pisu handia dute eta asteak pasa ahala iritsiko den freskotasun hori falta izan da gaurkoa. Nais, zutoinera egindako jaurtiketa batekin, gola sartzetik gertu egon da lehen zatian. Bigarren zatian neurketa berdinduagoa izan da, baina bi arloetan ez du aukera handirik izan.
Test ona Sanserentzat Bigarren Mailako estreinaldiari begira. Realeko jokalarien hurrengo konpromisoa, larunbatean Zubietan Mirandesen aurka.

 

Fitxa teknikoa:

Sanse: Zubiaurre, Blasco (Gorrotxategi, min.80), Arambarri (Cantero, min.80), Zoilo (Recio, min.46), Gonzalez de Zárate (Alkain, min.62), Pokorny (Marin, min.80), Aldasoro (kap) (Gabilondo, min.80), Kortajarena (Rodriguez, min.62), Djouahra (Magunazelaia, min.80), Martin (Sangalli, min.62) eta Lespinasse (Karrikaburu, min.62).

Burgos CF: Herrero, Álvaro, Aitor, Michel, Fran Garcia, Unai, Andy, Miki Muñoz, Saul Berjón, Juanma (kap) y Guillermo. Oscar Lopez, Riqui, Rober, Claudio, Grego, Del Cerro, Raul Pescador, Ivan eta Polek ere jokatu dute.

Epailea: Rezola. Txartelik gabe.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!