Emakumezkoen lehen taldeak gaur arratsaldean ekin du bere aurredenboraldia Zubietan. Gonzalo Arconadaren taldea ilusioarekin itzuli da lanera denboraldiari aurre egiteko. Barbara Latorre, Lucia Rodriguez eta Ana Tejada, Elene Lete eta Adriana Nanclares gazteekin batera, jokalari berriak, lehen lan saioan izan dira. Laida Balerdi, Elene Guridi, Izarne Sarasola, Saioa Martinez de Olcoz, Ceci Marcos eta Mirari Uria, filialeko jokalariak, egon dira ere lehen egun honetan. Nerea Eizagirre, Carla Bautista eta Kiana Palacios beranduago itzuliko dira taldera. Taldearen lan plana ondorengoa da:
Osteguna: 10:00, Zubieta.
Ostirala: 10:00 eta 17:30, Zubieta.
Larunbata: 10:00, Zubieta.
Igandea: atsedena.
Hauek dira Realak jokatuko dituen lagunartekoak:
Abuztuak 3, larunbata. 11:30. Real Sociedad - C.A. Osasuna (Bergara)
Abuztuak 11, igandea. 18:00. Girondins - Real Sociedad (Donibane Lohitzun) Seaskaren aldeko partida.
Abuztuak 14, asteazkena. 18:30. Deportivo Alavés- Real Sociedad (Alegría - Dulantzi)
Abuztuak 17, larunbata. 19:30. EDF Logroño - Real Sociedad (Logroño)
Abuztuak 24, larunbata. 16:00. Real Sociedad - Athletic Club (Azpeitia). Euskal Herriko Kopako finala.
Abuztuak 31, larunbata. Ordutegia zehazteke. Real Sociedad - Rayo Vallecano (Arnedo)
 
     
                    
                 Disfruta de tu nuevo carnet digital
Disfruta de tu nuevo carnet digital	 Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Gure artxibo historikoa kontsulta egin Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest. Zure argazkia taldearekin
Zure argazkia taldearekin