Ez da erraza LaLiga bi garaipenekin hastea bi lehenengo jardunaldietan. Realak lortu egin du 2017-18ko estreinaldi honetan, bosgarren aldia izanik marka hori lortzen duela lehen mailan. Historian zehar lautan besterik ez du lortu horrela hastea:
1979-80 denboraldia: Realak liga txapelketa irabazteko zorian egon zen.
1981-82 denboraldia: Gure bigarren liga altxatu genuen urtea.
1996-97 denboraldia. Zortzigarren amaitu genuen liga.
2002-03. denboraldia. Txapeldunorde izan ginen urtea.
Realak hasiera bikain honi jarraipena ematen saiatuko da A Coruñan irailaren 10ean. Garaipen batekin 1981-82 denboraldiko marka berdinduko zuen jarraian lortutako hiru garaipenekin.