Hiru domina eskuratu zituzten Realeko atletek asteburuan Madrilen jokatutako Espainiako pista estaliko txapelketan. Protagonista nagusia Tessy Ebosele gaztea izan zen. 18 urterekin, jauzilari honek bi domina lortu zituen, bi kasuetan (luzera eta jauzi hirukoitza), gainera, 20 urtez azpiko euskal errekorrak hobetuz. Ebosele bigarrena izan zen luzeran 6,31 metrorekin eta hirugarrena hirukoitzean 13,54 metrorekin.
Beste domina Eneko Carrascalek lortu zuen. Atleta arrasatearrak lehen aldiz gainditu zituen 16 metroak jauzi hirukoitzean (16,14) eta urretik bost zentimetrora geratu zen. Bere txapelketa bikaina izan zen.
Gainera, Realeko atletek bi bosgarren postu lortu zituzten: David Lorenzok 1.500 metroko finalean eta Adrian Rocandiok 400 metroko finalean. Rocandiok Euskadiko errekorra hobetu zuen finalerdietan (47.20).
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin