Sansek garaipen berri bat eskuratu du, beste behin Anoetan, hamargarren jardunaldiko atzeratutako partidan Huescari merezimenduz irabazi ondoren.
Partida berdintasunez eta ia aukerarik gabe hasi da. Mariezkurrenak, Ochiengen pase bati esker, markagailua irekitzeko aukera izan du, baina bere jaurtiketa defentsak desbideratu du. Sansek, borondatetsuago, Huescaren atea bilatzen jarraitu du, eta saria penaltiz iritsi da, Alonsok eskuarekin baloia area barruan ikutu ondoren. Peru Rodriguezek sartu du gola hamaika metroetatik. Huescak ez du etsi eta berdinketa lortzeko aukera pare bat izan ditu, argiena Portilloren hanketan egon da.
Bigarren zatian Sansek aukera hirukoitza izan du, Eceizabarrena, Carbonell eta Marchalek hain zuzen ere, baina Jimenez bikain aritu da txuri-urdinen bigarren gola saihesteko. Hurrengo minutuetan bi taldeak golaren bila ibili dira, baina ia ez dute arrisku handirik sortu. Azken txanpan Garrok gola sartzeko aukera izan du burukada batekin, baina azkenean Astiazaran izan da bigarren eta azken gola sartu duena kontraeraso bikain baten ondoren.
Garaipen oso garrantzitsua Sanserentzat. Datorren larunbatean etxean berriro jokatuko du Leganesen aurka.
Fitxa teknikoa:
Sanse: Arana, Dadie, Beitia, P. Rodríguez, Agote (Balda, 46.min), Carbonell, Eceizabarrena (Garro, 86.min), Aguirre (Gorosabel, 74.min), Astiazaran, Ochieng (Marchal, 46.min) y Mariezkurena (Carrera, 64.min).
SD Huesca: Dani Jiménez, Carrillo (Pérez, 53.min), Piña, Arribas, Julio Alonso (Ro, 60.min), Jesús Álvarez (Sielva, 72.min), Portillo (Aznar, 72.min), Kortajarena, Liberto, Luna y Enrich (Ntamack, 60.min).
Golak: 1-0: P. Rodríguez, min. 24; 2-0: Astiazaran, min. 90.
Epailea: José Luis Sánchez. Txartel horia erakutsi die etxeko Agote eta Astiazarani eta kanpoko Arribas, Beltrán eta Sielvari.
Asistentzia: 1.598 zale.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin