Realeko atletismo taldeak Ohorezko Mailako kluben ligako finalean hirugarren postu bikaina lortu zuen La Nucian. Talde txuri-urdinak beti gogoratuko du txapelketa hau. Playas de Castellon taldeak irabazi zuen eta FC Barcelona-k bigarren postua erdietsi zuen.
Itoitz Rodriguezek, Ibai Serranok, Gen Esteban San Millanek eta Javier Mariscalek (3:10.75) errelebo luzeko euskal errekor zaharra gainditu zuten, eta, egindako lan bikainari esker, Realak Fent Cami Mislata valentziarra gainditu zuen azken unean. Podium nazional honek iaz lortutakoarekin bat egin du, bi denboralditan jarraian hirugarren postua lortuz.
Asier Fernandez, Javier Mariscal, Itoitz Rodriguez, Jorge Torre, David Lorenzo, Moha Bakkali, Mario Sillero, John Cabang, Iñigo Rodriguez, Llorenc Esteve, Daniel Pardo, Filipe Fernandes, Odei Jainaga, Aitor Urkia, Asier San Sebastian, Eneko Larrea, Alejandro Gonzalez, Iñigo Ugena, Aimar Arreitunandia, Xabier Picabea, Alberto Muñoz, Gen Esteban San Millan eta Ibai Serrano. Oroitzapenerako talde bat.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin