REAL SOCIEDAD-SEVILLA FC (16:15EAN)

Igandeko partidarako informazio erabilgarria

Realak eta Sevilla FC taldeak igandean jokatuko dute Reale Arenan, 16:15etik aurrera. Hemen uzten dizugu informazio interesgarria:

Ateen irekiera

Reale Arenara sartzeko ateak 15:15etan irekiko dira. Gure bazkideei gomendatzen diegu behar besteko aurrerapenarekin joan daitezela, sarbidea arintzeko eta pilaketarik ez sortzeko.

Sarrera bazkide txartelarekin

Izena eman duten bazkideak estadiora zuzenean sartu ahal izango dira beren bazkide txartelarekin (baita bazkide txartel digitalarekin ere) eta beren ohiko eserlekuan eseri beharko dute, betiere estadioko osasun-neurriak errespetatuz. Gogoratu zure bazkide txartel berriena ekartzea.

Tabernetako zerbitzua

15:45ean zortzi barra irekiko dira beheko eraztunean eta beste bost goiko eraztunean, baina hidrataziorako ura bakarrik eskainiko da (euro bat). Debekatuta dago barran edo zutik kontsumitzea; mesedez, edan zure eserlekuan eserita zaudenean. Osasun agintariek, estadio barruan elikagairik ez kontsumitzea gomendatzen dute.

Reale Arenako denda

Estadioko denda igandean egongo da zabalik 14:45etik aurrera partida hasi arte eta amaitu eta ordubete geroago arte.

Bazkidearentzako arreta (gorabeherak)

Atano III.a pilotalekuaren parean dagoen Reale Arenako bazkideentzako arreta bulegoaren ondoan dauden txarteldegiak 14:15etik aurrera egongo dira martxan, partida honekin zerikusia duen edozein gorabehera konpontzeko. Aldez aurretik izena eman ez duten bazkideek ezin izango dute partidara joan (izena emateko epea ostiralean itxi zen).

Bizikleten aparkalekua

Harrera bikaina izan ondoren, bizikletentzako eta patineteentzako aparkaleku berria, IBK BIKE Realzale Programako marka laguntzaileak babestua, Amara Berri ikastetxeko jolastoki estalian kokatuko da berriro, Reale Arenatik metro gutxira. Bihar ere ordubete lehenagotik (15:15etik) egongo da martxan.

Klikatu HEMEN parkingi buruzko informazio gehiagorako.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!