Zubietan futbolariak hobetzen dira eta pertsonak hezitzen dira. Gure gazteen prestakuntza integrala da egunero harrobian lantzen dena. Luki Iriartek, futbol formazioko zuzendariak, adierazi duen bezala, "pozik gaude lehen taldera iristen direnean, baita iristen ez direnean ere, baina Zubietatik prestakuntza akademiko eta pertsonal batekin ateratzen dira eta bizitzan urratsak ematen dituzte Gipuzkoako prozesu sozialean lagunduz".
Harrobiko teknikariak aukeratu zirenetik, prestakuntza eta hezkuntza esperientzia dutenak, hazkuntza prozesu bat hasten da gure harrobiko jokalariengan. Prozesu horretan, kirol hazkundeaz gain, bilakaera akademiko egokia ere azpimarratzen da, Zubietako eguneroko bizitzan sei pertsonek osatutako hezkuntza sailarekin. Familiekin eta ikastetxeetako tutoreekin etengabeko harremanean, eskola eboluzioaren jarraipena iraunkorra da.
Unibertsitate adinean dauden harrobiko jokalarien % 93 lizentziaturaren bat edo graduren bat ikasten aritzea proiektu orokor baten eta Zubietan harrobiko jokalarien egonkortasuna eta iraunkortasuna (gure harrobira 17 urte betetzean sartzen direnen % 70ek klubean jarraitzen dute) dituen programa baten emaitza da. Datu hau oso garrantzitsua da eta honek harrobiko jokalari gehienek derrigorrezkoaren ondorengo ikasketetan matrikulatuta daudela erakusten du.
Lehen taldera eta futbolari profesional izatera iritsiko dira ala ez, baina Zubietatik prestakuntza pertsonal batekin irtengo dira, oso harro sentiarazten gaituena eta Gipuzkoako gizartearen garapenean zati garrantzitsua izango dena.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin