natalia arroyo

“Ikuskizuna sortzea eta ausartak izatea”

Vídeo

Natalia Arroyo Real Sociedad TVko kameren aurrean izan da, igande honetan debuta egingo baitu Primera Iberdrolan txuri-urdin entrenatzaile bezala Deportivo Abanca taldearen aurka. Kataluniarrak taldea ezagutzeko denbora izan du, eta lehen egunetik beraiekin eta klubarekin integratuta sentitu da. Helburu argia du: egunetik egunera hobetzea, ahalik eta goren egoteko. Denboraldi honetan taldeak jokoan ekimena eramatea espero du, aurkaria edozein izanda ere. Era berean, hainbat baliabide dituen plantilla bat dela esan du, egoera desberdinak konpontzeko moldakortasuna ematen duena.

Espero dugu talde honek zure eskutik hazten jarraitzea, etorkizuneko arrakastak lortzeko.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!