Ilusio handiarekin

Realeko atletismo taldea igande arratsaldean Vallehermoson (Madril) lehiatuko da Espainiako Kopan. Jardunaldi bakar batean jokatuko da txapelketa hau, eta gizonezkoen zortzi talde onenak egongo dira Madrilen.

Txapelketa berri honek kluben liga ordezkatuko du aurten. Talde txuri-urdinak podiumera igo nahi du. Playas de Castellon taldea da faborito nagusia, eta CA Fent Cami Mislata valentziarra, AD Marathon madrildarra, Atletismo Numantino, Grupompleo Pamplona Atlético, Unicaja Jaén Paraíso Interior eta Alcampo Scorpio 71 izango dira aurkariak.

Hau izango da Realaren taldea Espainiako Kopan:

100 metro: Adrián Rocandio
200 metro: Alberto Muñoz
400 metro: Gen Estaban San Millán
800 metro: David De Blas
1.500 metro: Jorge Torre
3.000 metro: David Lorenzo
5.000 metro martxa: Mario Sillero
110 metro hesiak: Javier Colomo
400 metro hesiak: Iñigo Rodríguez
3.000 metro oztopo: Llorenç Esteve
Altuera: Asier Corthay
Pertika: Istar Dapena
Luzera: Asier San Sebastián
Jauzi hirukoitza: Eneko Carrascal
Pisua: Aritz Apaolaza
Mailua: Aitor Urkia
Xabalina: Odei Jainaga
Diskoa: Filipe Fernandes
4x100 metro: Iñigo Uribarren, Alberto Muñoz, Javier Colomo eta Asier San Sebastián
4x400 metro: Adrian Rocandio, Gen Esteban San Millán, Ibai Serrano eta Iñigo Rodríguez

Taldeak igandean bertan bidaiatuko du eta etxera itzuliko da lehiatu ondoren. Txapelketa 16:30ean hasiko da eta 20:15ak aldera amaitzea espero da. Zuzenean jarraitu ahal izango da Espainiako Atletismo Federazioaren webgunearen bitartez.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!