Emakumezkoen taldeak gaur arratsaldean hasi du arredenboraldia. Juanjo Arregiren taldea ilusioarekin itzuli da lanera denboraldiari aurre egiteko. Bea Beltran, Claudia Zornoza eta Michi Goto, jokalari berriak, lehen lan saioan izan dira. Mariasun Quiñones beranduago itzuliko da taldera Eurokopa jokatzen ari delako. Taldearen lehen entrenamendua Zubietako z4 zelaian izan da.
Lan saioa hasi aurretik talde gipuzkoarrak familia argazkia atera du. Real Sociedad TV-k Juanjo Arregirekin hitz egin du. Entrenatzaileak “ilusiozko” denboraldia espero du. “Helburua aurreko urtean lortutakoa hobetzea izango da. Liga hasiera zaila izango da, baina gogo handiarekin aurre egingo diogu”.
Aurredenboraldiko patidak
Realak bost lagunarteko jokatuko ditu:
Abuztuaren 5ean: Hiruko txapelketa Logroñon. Taldeak: Logroño, Racing de Santander eta Real Sociedad. 11:00etan hasiko da.
Abuztuaren 13an: Girondins - Real Sociedad. (17:00). Anglet.
Abuztaren 15ean: Zarautz - Real Sociedad. Ordutegia zehaztu gabe dago oraindik. Zarautz.
Abuztuaren 19an: Zaragoza - Real Sociedad. VIII Trofeo de la seta y el champiñon "Villa de Pradejon". (18:30). Pradejon.
Abuztuaren 27an: Real Sociedad - Athletic. Euskal Herriko Koparen finala. (12:00). Elgoibar.
Txapelketa hasi eta gero, irailaren 16an, beste lagunarteko bat jokatuko du Osasunaren aurka.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin