DEPORTIVO ABANCA 3-3 REAL SOCIEDAD

Inflexio puntua

Realak hiruna berdindu du gaur arratsaldean Abegondon Deportivo Abancaren aurka non txuri-urdinek guztia eman duten merituzko puntua lortzeko.

Lehen minutuen berdintasunaren ondoren, etxekoek aurrea hartu dute penalti baten bidez. Gipuzkoarren erantzuna azkar etorri da eta Nahikarik, Luciaren pase bikain baten ostean, partida berdindu du Sullastresen aurrean baloia barrura bidali duenean. Abaguneak ez dira eten eta ordu erdia bete denean, Pekek berriz ere aurretik jarri ditu coruñarrak, area barruko aldaratze bat aprobetxatu eta gero. Nereak aukera pare bat izan ditu atsedenaldia iritsi baino lehen neurketa berdintzeko, baina etxeko atezainak saihestu egin du.

Gipuzkoarrak hobeto atera dira aldageletatik igaro ostean. Eta saria iritsi da. Marta Cardonak baloi bat lapurtu du eta bakarrik geratu da atezainaren aurrean binakoa lortzeko. Baina gol txuri-urdin bakoitzari berehala erantzun diote beste gol batekin etxekoek. Peke, hat-trick baten egilea, aldaratze baten jabe egin da area barruan, eta hirugarrena sartu du. Coruñarrek asko estutu dute azken minutuetan laugarren golaren bila partida erabakita uzteko, baina Realak hirugarrena sartu du. Ceciliak, area ertzetik egindako ezkerkeda batekin, hirunakoa jarri du markagailuan.

Inflexio puntua Realarentzat, bi aste gogorren ostean. Igandean, Zubietara bueltan, UD Granadilla hartuko dute txuri-urdinek, hiru puntu oso garrantzitsuren bila. Aurrera Reala!

Fitxa teknikoa:

Deportivo Abanca: Sullastres, Iris, Romero (Romero, min. 61), Merino (Teresa, min. 11), Athenea, Kika (Gaby, min. 61), Nuria, M. Mendez, Bedoya, Peke, Cris (Patri, min. 86).

Real Sociedad: Adriana, Lucia, Etxezarreta, N. Mendoza, Iraia, Maddi, Palacios (Roda, min. 67), L. Baños, N. Eizagirre (Cecilia, min. 78), M. Cardona (Manu, min. 78), Nahikari (S. Olaizola, min. 43).

Golak: 1-0: Peke (p.), min. 19; 1-1: Nahikari, min. 21; 2-1: Peke, min. 30; 2-2: M. Cardona, min. 50; 3-2: Peke, min. 60; 3-3: Cecilia, min. 85

Epailea: Sanchez Miguel. Txartel horia erakutsi die etxeko Nuria eta Irisi eta kanpoko Etxezarreta eta M. Cardonari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!