REAL SOCIEDAD-ATHLETIC CLUB (LARUNBATA, 21:00)

Informazio erabilgarria

Hemen duzu Realaren eta Athletic Club-aren arteko partidako informazio erabilgarria (larunbata, 21:00):

Festa Euskal Derbian

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta EITBren laguntzari esker, klub txuri urdinak adin guztientzako jarduera ludikoen maratoia antolatu du, bai partida aurretik, bai ondoren. Jaia Reale Arena iparraldeko zabalgunean izango da eta eguerdiko hamabietan hasiko da.

Sakatu hemen egunaren agenda ikusteko

Keler Espazioa

Keler Espazioak ateak irekiko ditu bihar, 17etatik aurrera, gure zaleek partidan atarian motorrak berotu ahal izan ditzaten. Gastrogune, Infantil aretoa eta LG Gaming egongo dira martxan.

Pilota jaialdia Atanon (sarrerak)

Euskal Derbiarekin lotutako ekintzen esparruan, Atano III.a frontoian pilota jaialdia ospatuko da. Sarrerak (bazkideentzako deskontuak eta RS Fan) online daude eskuragarri (klik hemen) eta pilotalekuko leihatilan ere salduko dira.

Ateen irekiera

Reale Arenako ateak 20tan irekiko dira. Bazkide txartel fisikoarekin, bazkide txartel digitalarekin (Realzale app-en integratua) edo dagokion partidako sarrerarekin sartu ahal izango da.

Mosaikoa BM Supermerkatuekin

Derbiaren atarian mosaiko bat egingo da, BM Supermerkatuek babestuta. Mesedez, sar zaitez zelaira aldez aurretik, une honetaz gozatzeko.

Infantil Txartelarekin sarbidea

Pertsona heldu bat sartu ahal izango da infantil kategoria txartelarekin. ‘Bat, Bi, Hiru, Lau, Bost, Sei eserlekuarekin’ txartelarekin ere sartu ahal izango da.

Bazkideentzako Arreta Bulegoa

Reale Arenako bazkidearen arretarako bulego ondoan dauden leihatilak, Atano III. pilotalekuaren parean daudenak, 19etatik aurrera egongo dira martxan, partidarekin zerikusia duen edozein gorabehera konpontzeko.

Tabernetako eta dendako zerbitzua

Reale Arenako denda ofiziala larunbatean 10etatik 21etara irekiko da. Tabernak 19etatik aurrera egongo dira martxan, eta snack-zerbitzua eskainiko dute.

Bizikleten aparkalekua

Bizikletentzako eta patineteentzako aparkalekua 17etatik aurrera martxan egongo da.

*Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke:: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/419/1/004e32cb-7cea-4362-85c4-537b7a3ade79.pdf

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!