REAL SOCIEDAD - ATHLETIC CLUB (IGANDEA 9, 12:00)

Informazioa derbirako

Asteburu berezi bat biziko dugu aste honetan Reale Arenan bi partidekin. Larunbatean gizonezkoen lehen taldeak Celtaren aurka jokatuko du, eta igandean Reale Arenak, azken urtetan bezala, nesken derbia jasoko du Reala eta Athletic Clubaren artean. Partida igandean (urtarrilak 9) jokatuko da, 12:00etan. Aukera ezinhobea da taldea animatzera joateko eta emakumeen futbolari merezi duen bultzada emateko.

BAZKIDEAK: SARRERAK ETA GONBIDAPENAK

 Bazkideak honako ateetatik sartu beharko dira bazkide txartela aurkeztu ondoren: 1, 2, 19 eta 20 ateak (Tribuna Nagusia), 9, 10, 11 eta 12 ateak (Ekialdeko Tribuna), edota 14,15,16 eta 17 ateak (Aitor Zabaleta Harmaila).

Partida honetarako sarrerak ez dute eserleku konkretua izango. Bestalde, haur kategoriako txartela duen heldu bat sartu ahal izango da. Halaber, ‘Bat, Bi, Hiru, Lau, Bost, Sei’ txartelekin sartu ahal izango da.

 Bazkide bakoitzak gonbidapen bat jaso ahal izango du leihatilan. Sarrera hauek bazkideen tribuna berekoak izango da (Tribuna Nagusia, Ekialdeko Tribuna eta Aitor Zabaleta Harmaila). Gonbidapen hauek jasotzeko ordutegia honako hau izango da:

- Urtarrilaren 7an, ostirala: 10: 00etatik 20: 00etara, etenik gabe.
- Urtarrilak 8, larunbata: 10: 00etatik 16: 15etara eta 18: 00etatik 20: 00etara. Igandean ezingo da gonbidapenik jaso.


SARREREN SALMENTA: LEIHATILA ETA ONLINE

Publiko orokorrarentzako sarreren salmenta honela egingo da:

Zelaiko bi gunetako sarrerak jarriko dira salgai:

· Tribuna Nagusia, Beheko Eraztuna, 20 euro. 14 urtetik beherakoentzat 10 euro.
· Tribuna Familiarra, Goiko Eratztuna eta Aitor Zabaleta Harmaila, 12 euro. 14 urtetik beherakoentzat 6 euro.
Online salmenta: zabalik gaurtik partida hasierara arte.

Salmenta leihatilan:
- Urtarrilak 7, ostirala: 10: 00etatik 20:00etara, etenik gabe.
- Urtarrilak 8, larunbata: 10:00etatik 16: 15etara eta 18:00etatik 20: 00etara.
- Igandea, urtarrilak 9:10:00etatik partida hasi arte.

PROBINTZIAKO AUTOBUSAK

Gizonezkoen lehen taldeko partidetan bezala, probintziako autobusen zerbitzua martxan egongo da partida honetarako ere. Izen emateko modua ohikoa izango da.







Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!