ASTELEHENEAN JARRIKO DIRA SALGAI TELESAILEKO PROTAGONISTEKIN AURRESTRENALDIA IKUSTEKO SARRERAK

Irabazi arte! telesaileko azken atala, gure Fan Zone gunean

Datorren ostiralean, apirilaren 1ean, gure Fan Zone gunea ordu batzuetarako zinema areto bihurtuko da. 18: 00etatik aurrera, Keler Espazioa izango da 'Irabazi arte!' haur eta gazteei zuzendutako EITBren telesail ezagunaren azken atalaren estreinaldiaren eszenatokia.

Real Sociedad Fundazioaren eskutik, zale txuri urdinek azken atal irrikatua telebistan emititu baino bi ordu lehenago ikusteko aukera izango dute. Eta ez hori bakarrik. “Irabazi arte!” telesaileko aktoreak bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute eta baita haiekin argazkiak ateratzeko ere.

Astelehentik, eska ezazu zure sarrera aurrestreinaldirako

Astelehenean arratsaldeko 17:00etan hasita eta edukiera bete arte (300 pertsona), zure sarrera erosi ahal izango duzu gure kanaletan (web, app eta sare sozialetan). Bazkideek nahiz RS Fanek prezio berezia izango dute (3 euro gehi euro 1 gestio gastuetarako); gainerako zaleek, berriz, 5 euro ordainduko dituzte (gehi euro 1 gestio gastuetarako).

Aurrestreinaldirako ordutegia

- 17:30ean: ateak irekiko dira.

- 18etatik 19etara: hitzaldia eta sinatze saioa telesaileko aktoreekin.

- 19:00etatik 20:00etara: azken atalaren emanaldia.

Arrakasta ikusleen artean

“Irabazi Arte!” telesailak oso harrera ona izan du ikusleen artean eta oso emaitza onak jaso ditu: denboraldiko %4,2ko batez besteko sharea eta %10,7ko kuota euskaldunen artean. Era berean, erabateko arrakasta lortu du 4 eta 12 urte bitarteko haurren artean, %34,2ko sharearekin.

Nesken futbol talde bat da telesailaren ardatza, eta kirolean bizi den errealitatearen isla izan nahi duten gaiak lantzen ditu: emakumearen ahulduntzea, nerabeen eta gurasoen arteko harremanak eta, oro har, nerabezaroan aurre egin beharreko erronkak.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!