Sanse irabaztetik oso gertu geratu da AD Ceutaren aurka gaur gauean Alfonso Muruben jokatutako partidan (0-0). Txuri-urdinek abagune ugari izan dituzte, eta gehienak oso argiak, hiru puntuak lortzeko, baina berdinketarekin konformatu behar izan dute, azken asteetako sentsazioak hobetzeko eta bolada txarra eteteko balio duena.
Gipuzkoarrak aurreko partidetan baino indartsuago zelairatu dira. Lehen aukera, lehen zatiko argiena, Mariezkurrenak izan du, zutoinean jo duen ezkerkada batekin, goleko marratik igaro dena eta poliki-poliki urrunduz joan dena. Hurrengo laurek protagonista bera izan dute: Dani Díaz. Lehenengoan, bere ezkerkada oso gutxigatik kanpora joan da; bigarrenean, bere errematea azken momentuan atera behar izan du Vallejok; hirugarrenean, bere jaurtiketa kanpora joan da ate ondotik; eta, azkenekoan, ezin izan du jokaldia amaitu Carlos Hernandezek urrundu duen kontraeraso batean. Azkena, luzapenaren aurretik, Mariezkurrenak errematatu duen korner batean etorri da, eta, baloia atean sartzen ari zela zirudienean, Marcosek atepetik ateratzea lortu du azken unean. Lastima.
Donostiarrek nagusi izaten jarraitu dute aldageletatik igaro ostean. Carrerak bi aukera oso argi izan ditu: lehenengoa buruz buruko batean, Vallejok urruntzea lortu duena, eta bigarrena area barruan beste erremate batekin, atezaina protagonista zela. Bi abagune hauen artean, etxekoek abisua eman dute Marcosen burukada batekin, langa gainetik joan dena. Txuri-urdinak ez dira berdinketarekin konformatu, eta Agotek, apur bat desbideratuta atera den ezkerkada gurutzatuarekin, eta Mikel Rodriguezek, lehen zutoinean oso gutxigatik kanpora joan den erremate batekin, garaipena eman ahal izan die gipuzkoarrei, baina ez dute asmatu.
Puntu honi balioa eman behar zaio denboraldi osoan zehar bere zelaian bertsio bikaina ematen ari den talde bat aurrean zegoela kontuan hartuta. Azken asteetako dinamika txarra geldiarazteaz gain, sentsazio onak berreskuratzeko eta beste aurpegi bat erakusteko balio du. Datorren ostiralean, Anoetara itzulita, Real Racing Club de Santander liderra hartuko dugu. Aupa Sanse!
Fitxa teknikoa:
AD Ceuta FC: G. Vallejo, Aissar A., Carlos Hdez. (kap.), Diego Glez., Matos, Youness, Marino, Zalazar (J.G. Campaña, min. 66), Bassinga (Konrad, min. 46), Koné K. A (Domènech, min. 76) eta Marcos.
Sanse: Arana (kap.), Dadie, Ayo, Kita, Agote, Oleaga, M. Rodríguez, G. Gorosabel (Eceizabarrena, min. 68), Díaz (Astiazaran, min. 75), Mariezkurrena (Ramírez, min. 90) eta Carrera.
Epailea: Dámaso Arcediano. Txartel horia erakutsi die etxeko Koné K. A eta Diego Glez.-i eta kanpoko G. Gorosabel, Ayo, Kita eta Oleagari.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin