Iraitz Arrospidek Valentziako Maratoian parte hartuko du igandean. Bere marka pertsonala hobetzen saiatuko da (2h10:59), datorren urteko Olinpiar Jokoetara joateko aukerarekin jarraitzeko. Maila handiko lasterketa espero da Valentzian.
Eliteko atletak baino ez dira egongo. Maratoilari gipuzkoarrak bere denbora hobetzeko eta sailkapenean ahalik eta goren egoteko lasterkari talde bat aurkitu nahi du hasieratik. "Nire marka hobetzeko moduan nago. Entrenamenduetan sentsazio onak izan ditut eta duela urtebete baino hobeto nagoela uste dut", adierazi du maratoilari txuri-urdinak. "Lasterkari talde on bat aurkitzea espero dut. Valentzian Joko Olinpikoetara joatetik gertu edo urrun geratzea dut jokoan".
Arrospidek gutxieneko marka du iaztik. Hain zuzen ere, Valentzian lortu zuen, baina Japoniako hiriburuko lehiaketara joateko gehiago behar du. Herrialde bakoitzeko hiru atleta baino ezin dira joan, eta Espainia mailan gehiago dira gutxieneko marka lortu duten atletak.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin