Bidali zure galdera

Iraitz Arrospiderekin entrenatzen

Vídeo

Kilometroak eta kilometroak egitera dago Iraitz Arrospide. Erraztasun handiz korritzen du eta horrek, bere entrenamendu saio gogorrei esker ere, estatu mailan uneko maratoilari onenetakoa izatera eraman du. Atleta txuri urdinak bere etxeko ateak irekitzen dizkigu eta zintan entrenatzeko kontseiluak ematen dizkigu. Gainera, oso ondo azaltzen digu nor den, zergatik korrika egiten duen eta zeintzuk dira bera emaitza hoberenak.

50 kilometroko munduko txapelduna Sheffielden bizi da. Orain, bere lan tresnarik onena korri egiteko zinta da. Lerro hauekin batera ikusi daitekeen Real Sociedad TVren bideoan pixka bat hobeto ezagutu dezakezu eta zinta nola erabiltzen duen ikusi dezakezu.

Gainera, maratoilariak galdera bat bidaltzera gonbidatzen zaitu. Jasotzen dituen galderei erantzungo die datorren asteko ostegunean argitaratuko den beste bideo baten bidez. Bere kirol ibilbideari buruzko zalantzak bidaltzeko aukera duzu, bere entrenamenduak nolakoak diren (egoera normaletan eta etxean orain) edo zintan zein abiaduratan edo erritmotan dabilen azaltzeko eska diezaiokezu.

Galderak Twitterren egin ditzakezu #IraitzArrospideriGaldetu hashtag-aren bidez edo mezu elektroniko bat bidaliz [email protected] helbidera.

Saioak eskolako entrenatzaileekin

Astelehenetik ostiralera, 17:30ean, Realeko atletismo eskolako entrenatzaile ezberdinek zuzeneko saioak zuzentzen dituzte Realeko atletismoko Instagram eta Facebook-eko kontuetan. Egunero desberdinak dira eta jarraitu nahi duen orori irekita daude. Instagrameko kontuan hemen sartu zaitezke, eta Facebook-ekoan, aldiz, hemen.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!