Hemen da jada Reala Zuzenean Comedyren laugarren edizioa, gure etxea hiru urtetik gora umorez eta giro onez bete duen bakarrizketa-zirkuitua. Edizio berri honetan barre-algarak bermatuta daude sei umorista ezagunen parte-hartzeari esker, zeinak abendutik maiatzera bitartean arituko baitira.
Edizio honi hasiera emango diona Pablo Ibarburu donostiarra izango da, abenduaren 19an, 20:00etan, Keler Espazioan izango den emanaldi batekin. Ondoren, toki berean izango dira Ana Goitia (urtarrilaren 30ean, osorik euskaraz), Agustín Jiménez (otsailaren 13an) eta Tomás Fuentes (martxoaren 27an).
Azken bi saioak apirilean eta maiatzean egingo dira, bi izen handirekin: Eva Soriano eta Ernesto Sevilla, biak ala biak edizio honi amaiera paregabea emango diotenak Anoetako Familia Harmailan.
Publikoak esperientzia osoaz gozatu dezan, estadioaren ateak eta tabernak saio bakoitza hasi baino ordubete lehenago irekiko dira, umorea eta gastronomia uztartzeko aukera eskainiz. Ekitaldi osoan zehar, babesle nagusia den Kelerrek eta laguntzailea den Mundukuonak euren produktuak eskainiko dituzte ostalaritza-guneetan. Horrez gain, Grupo Eulen enpresak ere bat egin du proiektuarekin, hura gauzatzeko funtsezko euskarri gisa.
Sarrerak salgai
Bakarrizketa guztietarako sarrerak jada eskuragarri daude esteka honetan. Bazkideek eta RS Fansek deskontu bereziak izango dituzte.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin