Jada zure seme-alabak Realeko atletismo eskolan apuntatu daitezke! 2020-2021 ikasturterako izen-emateak zabalik daude.
Gaztetxoek (benjaminek, alebinek eta infantilek, hau da, 2007tik 2012ra bitartean jaiotakoak) irailaren 14an hasi eta ekainaren 10ean amaituko dute denboraldia, betiere osasun-egoerak horretarako aukera ematen badu. Astean egun bate do bi aukeratu daitezke. Kadeteek eta jubenilek (2004tik 2006ra bitartean jaiotakoek) astean bi, hiru edo lau saio aukeratu ahal izango dituzte. Atleta nagusientzako errendimendu taldeak ere badaude.
Entrenamenduak Donostiako Anoetako Miniestadioan egiten dira, monitore eta entrenatzaile tituludunekin.
Izen-ematea osatzeko, hemen duzun formularioa bete behar duzu. Bertan Realeko atletismo eskolari buruzko informazio gehiago ere aurkituko duzu. Primeran pasatuko dute!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin