VALENCIA CF 1-0 REAL SOCIEDAD

Jai-hasiera txarra

Vídeo

Realak porrota jaso du gaur Mestallan eta, gehiago merezi arren, goian ez asmatzeak Valentziatik esku hutsik bueltatzea eragin die.

Norgehiagoka erritmo biziarekin hasi da eta bi taldeen abaguneekin. Diego Lopezek kanpora bidali du baloia lehen aukera argian, eta Oskarssonek, Beckerren erdiraketa baten ondoren, zutoinetik gertu bidali du lehen ikutuan errematea. Ordu erdia baino lehen, etxekoek aurrea hartu dute zori apur batekin. Foulquierren jaurtiketa erdiraketa pozoitua bihurtu da defentsarentzat eta Hugo Durok sare barrura bultzatzeko aprobetxatu du. Imanolen mutilek, desabantaila izan arren, baloiaren kontrola gehiago izan dute eta berdinketa lortzeko abagune oso argia eta anitza izan dute, baina Aritz eta Pacheco, geldikako jokaldi baten ondoren, ez dira gai izan etxekoen arean solte zegoen baloi bat errematatzeko.
Reala oso ondo sartu da bigarren zatian eta Brais eta Oskarsson berdinketatik gertu egon dira. Donostiarrek merezi zuten gola, baina ez dute asmatu eta valentziarrak, kontraeraso batean, bigarrena sartzear izan dira. Remirok, interbentzio handi batean, Hugo Duroren jaurtiketa gelditu du. Azken txanpan Realak azeleragailua sakatu du, baina ez dira Mamardashvili kezkatzeko gai izan. Azken ordu erdian, mila geldialdirekin, ia ez da jokatu.
Txuri-urdinei taulan eskalatzea eragozten dien porrota. Borrokan jarraitu behar dugu. Aupa, Real!

Fitxa teknikoa:

Valencia CF: Mamardashvili, Foulquier, Tárrega, Mosquera, Gayá (kap), Javi Guerra, Barrenechea, Almeida (Pepelu, min.67), Diego López (Fran Pérez, min.59), Rioja (Tenés, min.75) eta Hugo Duro.

Real Sociedad: Remiro, Aritz (kap), Zubeldia, Pacheco (Olasagasti, min.46), Aguerd, Javi López (Take, min.62), Zubimendi, Sergio Gómez, Brais Méndez (Sučić, min.74), Becker (Barrene, min.62) eta Óskarsson (Oyarzabal, min.74).

Golak: 1-0: Hugo Duro, min.27.

Epailea: García Verdura. Txartel horiak etxeko Mosquera eta Foulquierrentzat eta Pacheco, Javi López, Sergio Gómez eta Zubimendi kanpotarrentzat.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!