Easok Koreara bidaiatu du K League International Youth Cup txapelketa jokatzeko. Koreako Incheon hirian herrialdeko talderik onenak eta munduko beste herrialde batzuetatik etorritako gonbidatuak biltzen dituen txapelketa da.
Everton FC, FC Augsburg, RCD Espanyol, Kashiwa Reysol japoniarra eta Shandong Taishan txinatarra izango dira irailaren 28tik urriaren 4ra bitartean egingo den ekitaldian talde txuri-urdinareki eta bertako beste sei klubekin parte hartuko duten taldeak.
Txapelketa honen helburua Koreako gazte taldeen lehiakortasuna hobetzea da, baita nazioarteko trukeak sustatzea ere. Federazioak eta Incheon Hiriko Futbol Elkarteak antolatu eta gainbegiratzen dute txapelketa, eta gazteak prestatzeko balio du, euren herrialdeetan denboraldia hasi aurretik edo hasi berritan.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin