Realzale txikienak izango dira protagonista nagusiak larunbatean. 200 haur inguruk parte hartuko dute ‘Txikien Eguna’ ospatzeko ekintza batean.
Plater nagusia Easo Musika Eskolako kideak diren Easo Gaztetxo eta Easo Txiki abesbatzen emanaldia izango da. 80 txiki baino gehiago, Reale Arenan entzun ohi diren piezetako batzuk modu koralean abestuz.
Partida hasi baino minutu batzuk lehenago egingo duten emanaldian, hitzartutako klubetako 120 gazte baino gehiagok babestuko dituzte. Zalantzarik gabe, ekintzak merezi izango du.
Txikienentzako promozioa
Emanaldi hau joan den larunbatean ‘Txikien Eguna’ hasi ziren ekimenen barruan sartzen da. Bihar sorpresa gehiago izango ditugu realzale gazteenentzat. Bestalde, gogoratzen dizuegu apirilaren 22ra arte, biak barne, beherapenak izango dituzu sarreretan eta merchandisingean. Promozio bikoitza honako hau da:
%5eko deskontu gehigarria Txurdin produktuetan
Sakatu HEMEN online dendan sartzeko.
Bazkideek, RS Fanek eta akziodunek, beraz, % 15eko deskontua izango dute ( % 10 ohikoa eta % 5 gehigarria).
%20eko deskontua Infantil kategoriako sarreretan (Rayoren aurkako partidarako)
Sakatu HEMEN sarreren salmentan sartzeko.
Zure erosketan deskontua aplikatzeko, pauso hauek jarraitu beharko dituzu:
- Erregistratu eta aukeratu sarrerak.
- Erosketa-orgaren behealdean ‘Ba al duzu promozio-koderik? ’saila aurkituko duzu.
- TXIKIENEGUNA kodea sartu eta, automatikoki, Infantila kategoriakoak diren sarrera hautatuetan deskontua aplikatuko da.






