LARUNBATEAN ZARAUTZEN RACINGEN AURKA

Kilometroaken aldeko lagunartekoa aurkeztu da

Vídeo

Gaur goizean Zarauzko Salbatore Mitxelena Ikastolan, larunbatean Realak Racing de Santanderren aurka, Asti zelaian, jokatuko duen lagunartekoa aurkeztu da. 

Salbatore Mitxelena Ikastola da aurten Kilometroak antolatzen duena (urriak 6an) eta Realak Kilometroak Kultur Elkartearekin duen hitzarmenari esker, lagunarteko honen bidez jai honi bultzada emango zaio. Prentsaurrekoan Joseba Ibarburu, Realeko presidenteordea eta Belen Murua eta Iñigo Ameztoi, Salbatore Mitxelenako zuzendaria eta  presidentea urrenez urren, egon dira.

Real Sociedad - Girondins, nesken lagunartekoa SEASKAren alde

Prentsaurrekoan Realeko Joseba Ibarburu presidenteordeak neskek abuztuak 11ean jokatuko duten lagunarteko baten berri eman du. Lagunartekoa Girondinsen aurka izango da SEASKAren, Ipar Euskal Herriko ikastolen federazioa, alde.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!