Kontseiluarengan konfidantza berretsi du

Realeko akziodunek bere konfidantza berretsi dute Administrazio Kontseiluarengan arratsaldean Kursaal Kongresu Jauregian izandako Akziodunen Batzar Orokorrean. Ehuneko 97a baino gehiagoko botuak alde edukita bozkatu diren lau puntutan, akziodunek 17-18ko kontuak, 18-19ko aurrekontua onartu dute. Batzarrean kapital sozialaren ehuneko 35’47ak hartu du parte.

Horrela joan dira bozketak:

Lehena: Urteko kontuak, hauek guztiak, 2018ko ekainaren 30ean itxitako ekitaldiari dagokionez. Baita ere kudeaketa soziala eta emaitzaren aplikazioaren proposamena aztertu eta, hala badagokio, onartzea.

- Alde: 97'68%
- Kontra: 1’28%
- Abstentzioa: 1’04%

Bigarrena: 2018eko uztailaren 1tik 2019eko ekainaren 30era bitarteko ekitaldi ekonomikorako aurkezten den aurrekontua aztertu eta, hala badagokio, onartzea.

- Alde: 97’69%
- Kontra: 1’33%
- Abstentzioa: 0’98%

Hirugarrena: Kontu-Ikuskatzailea izendatzea.

- Alde: 97’58%
- Kontra: 1’38%
- Abstentzioa: 1'04%

Laugarrena: Administrazio Kontsiluari baimena ematea Batzarrak hartzen dituen erabakiak interpretatu, zuzendu, osatu, betearazi eta garatzeko, baita Batzarrarengandik jasotzen dituen ahalmenak aldatzeko, eta aipatutako erabakiak instrumentu publiko bihurtzeko ahalmenak emateko ere.

- Alde: 97’69%
- Kontra: 1’26%
- Abstentzioa: 1'05%

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!