Realeko akziodunek bere konfidantza berretsi dute Administrazio Kontseiluarengan arratsaldean Kursaal Kongresu Jauregian izandako Akziodunen Batzar Orokorrean. Ehuneko 98a baino gehiagoko botuak alde edukita bozkatu diren lau puntutan, akziodunek 18-19ko kontuak, 19-20ko aurrekontua eta Anoeta Estadioaren berrikuntzaren inbertsio eta finantziazioaren aktualizazioa onartu dute. Batzarrean kapital sozialaren ehuneko 34,01ak hartu du parte.
Horrela joan dira bozketak:
Lehena: Urteko kontuak hauek guztiak, 2019ko ekainaren 30ean itxitako ekitaldiari dagokionez. Baita ere kudeaketa soziala eta emaitzaren aplikazioaren proposamena aztertu eta, hala badagokio, onartzea.
- Alde: 98,78%
- Kontra: 0,25%
- Abstentzioa: 0,97%
Bigarrena: 2019ko uztailetik 2020eko ekainaren 30era bitarteko ekitaldi ekonomikorako aurkezten den aurrekontua aztertu eta, hala badagokio, onartzea..
- Alde: 98,76%
- Kontra: 0,27%
- Abstentzioa: 0,97%
Hirugarrena: Anoeta Estadioaren berrikuntza. Aurreikusteko moduko Inbertsioa eta finantziazioaren aktualizazioa. Administrazio Kontseiluari baimena.
- Alde: 98,63%
- Kontra: 0,44%
- Abstentzioa: 0,93%
Laugarrena: Administrazio Kontsiluari baimena ematea Batzarrak hartzen dituen erabakiak interpretatu, zuzendu, osatu, betearazi eta garatzeko, baita Batzarrarengandik jasotzen dituen ahalmenak aldatzeko, eta aipatutako erabakiak instrumentu publiko bihurtzeko ahalmenak emateko ere.
- Alde: 98,94%
- Kontra: 0,29%
- Abstentzioa: 0,77%
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin