CAMP NOU KOPAN (ASTEAZKENA) ETA BERNABEU LIGAN (IGANDEA)

Kontsultatu sarrerarik egokitu zaizun

Gaur aste honetan jokatuko ditugun bi partidetarako sarreren zozketa egin da: Kopako final-laurdenak Camp Noun (asteazkenean, 21etan) eta ligako partida Santiago Bernabeun (igandean, 21etan).

FC Barcelona-Real Sociedad (asteazkena, 21:00)

Klikatu hemen eta kontsultatu tokatu zaizun

120 sarrera jarri dira gure bazkideen eta RS Fanen eskaeretarako. Guztira 264 pertsona apuntatu dira (159 eskatzaile gisa eta 105 lagun gisa). Sarrerak egokitu zaizkizun egiaztatzeko, sarrerak eskatu zituen pertsonaren Realeko IDa sartu (RS Fanen edo bazkidearen IDa) argitalpen honetan txertatutako bilatzailean.

Real Madrid-Real Sociedad (igandea, 21:00)

Klikatu hemen eta kontsultatu tokatu zaizun

260 sarrera jarri dira gure bazkideen eta RS Fanen eskaeretarako. Guztira 578 pertsona apuntatu dira (354 eskatzaile gisa eta 224 lagun gisa). Sarrerak egokitu zaizkizun egiaztatzeko, sarrerak eskatu zituen pertsonaren Realeko IDa sartu (RS Fanen edo bazkidearen IDa) argitalpen honetan txertatutako bilatzailean.

PD: Izendun sarrerak izango dira. Datu pertsonalak eskatuko dira (izen-abizenak,jaiotze data eta NAN edo pasaporte zenbakia). NAN-a estadioko sarreran eskatuko da. Ez zaio sarrera onartuko eserlekua emandako pertsona ez den beste inori. Heldu batek lagundutako adingabeko batek NAN-ik ez balu, familia liburua aurkeztu beharko du sarreran.

Sarreren bilketa

Sarrerak bihar, hilak 24, jasoko dira Reale Arenako leihatilan, 10etatik 20etara. Zure eskaera jasotzerakoan bazkide txartela edo bazkide eskatzailearen NANa aurkeztu beharko duzu.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!