Argazkia: David Ramirez - RFEH

EGARA KLUBA 4-2 REAL SOCIEDAD

Kopatik at

Ezin izan da. Belar hockeyko gure taldeak lau eta bat galdu du Egararen aurka gaur hasi den Erreginaren Kopako final-laurdenetan, Bartzelonako RC Poloko instalazioetan. Txuri-urdinek ezin izan dute euren jokoa erakutsi eta kanpoan geratu dira nahiz eta partidaren azken uneetan erreakzio ona eduki.

Partida hasi eta berehala, katalanek aurrea hartu dute Marta Llobeten golari esker, eta bigarren laurdenean, penalti korner batean, abantaila handitu dute Berta Bonaspreren golari esker. Donostiarrak ezin izan dira argi eta garbi iritsi erasoko guneetara. Hirugarren laurdenean Reala hobeto aritu da, baina aldea murrizteko gai izan gabe. Hirugarren laurdena bukatu baino lehen, egaratarrek hirugarrena egin dute Laura Realen bitartez. Partidaren azken minutuetan Jone Alba eta Laura Garateren golek bizia eman diote Realari, baina bi minutu besterik ez ziren geratzen eta miraría ez da iritsi. Atezainarik gabe jokatuta gainera azken txanpa horretan, Egarak laugarrena egin du azken jokaldian, penalty korner batean Sofia Willigen bitartez.

Orain atseden hartzeko ordua da, Ligako geldialdia dela eta. Martxora arte ez da itzuliko liga txapelketa, bigarren itzulian. Atxurrak gora!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!