REAL SOCIEDAD-ATLÉTICO MAdrid

Larunbaterako informazio erabilgarria

Hemen duzu Realaren eta Atletico de Madriden arteko igandeko Reale Arenako partidarako informazio erabilgarri guztia (18:30etan):

Keler Espazioa

Keler Espazioak ateak irekiko ditu larunbat honetan, 15:30etatik aurrera, gure zaleek partidan atarian motorrak berotu ahal izan ditzaten. Eskaintza adin guztietakoa izango da. Hiru guneak (Gastrogune, Haurrentzako gunea eta LG Gaming) martxan egongo dira.

Bazkide txartela lagatzea

Gogorarazten dizugu, larunbateko 15:30ak arte, txartela klubari nahiz senide edo lagun bati laga ahal izango diozula. Lehenengo eragiketa esteka honen bidez egiten da, eta Realzale App-aren bidez txartela senide edo lagun bati lagatzen zaio. 15:30etatik aurrera ezin izango da txartela berreskuratu bi eragiketa horietako bat egin baduzu.

Ateen irekiera

Reale Arenako ateak 17:30etan irekiko dira. Bazkide txartel fisikoarekin, bazkide txartel digitalarekin (Realzale app-en integratua) edo dagokion partidako sarrerarekin sartu ahal izango da.

Bazkideentzako Arreta Bulegoa eta leihatila

Reale Arenako bazkidearen arretarako bulego ondoan dauden leihatilak, Atano III. pilotalekuaren parean daudenak, 16:30etatik aurrera egongo dira martxan, partidarekin zerikusia duen edozein gorabehera konpontzeko. Gogoratu sarrerak geratzen direla

Tabernetako eta dendako zerbitzua

Reale Arenako denda ofiziala larunbatean 10etatik 22etara irekiko da. Jada, eskura duzu 2022-23 bilduma ofiziala, ohiko merchandisingaz gain.

Tabernak 17:30etatik aurrera egongo dira martxan, eta jatetxe-zerbitzua eskainiko dute, pizzez, ogitartekoez, kroketez eta abarrez gain; beraz, estadio barruan ere jan ahal izango duzu.

Bizikleten aparkalekua, 17:30etatik aurrera

Bizikleten eta patineteen aparkalekua, IBK Bikek babestua, Amara Berri ikastetxean egongo da, 15:30etatik aurrera eta partida bukatu eta ordu-erdira arte.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!