Iraitz Arrospidek laugarren postua lortu du Espainiako Maratoi Txapelketan, igande honetan, Sevillan. Realeko maratoilariak 42,195 kilometroak egin ditu 2h13:26ko denboran, eta ezin izan du hobetu abenduan Valentzian egindako marka (2h10:59). Une honetan, atleta gipuzkoarrak Tokioko Joko Olinpikoetan lehiatzeko gutxienekoa du, baina, oso zaila izango da selekzioan lekua lortzea, zazpi atleta espainiar baititu aurretik. Bakarrik hiru joango dira.
Euskadiko txapelketa
Bestalde, asteburu honetan, pista estaliko Euskadiko txapelketa absolutua jokatu da Donostiako Antonio Elorza belodromoan. Txapelketa honetan, Realeko atletek urrezko sei domina lortu dituzte: Asier San Sebastián (luzera jauzian), Carlos Cid (altuera jauzian), Eneko Carrascal (jauzi-hirukoitzan), Itoitz Rodríguez (400), Aitor Etxeberria (60) eta Javier Colomo (60 metro hesietan).
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin