Itxaronaldi luze baten ondoren, emakumezkoen taldeak denboraldi honetarako egutegia ezagutzen du. Rayo Vallecanoren aurkako lehen jardunaldia atzeratzen da, data berriaren zain. Natalia Arroyok debuta egingo du etxetik kanpo urriaren 11ko asteburuan Deportivo Abanca taldearen aurka. Bestalde, Athletic Cluben aurkako derbia etxean jokatuko da 14. jardunaldian (urtarrilak 6), eta bigarren itzulian Lezaman jokatuko dute 29. jardunaldian (maiatzak 9). Halaber, Primera Iberdrolan lehen aldiz, SD Eibarren aurkako derbia jokatuko dugu 16. jardunaldian (urtarrilak 24). Txapelketaren bigarren zatian armaginak etxean hartuko ditugu 25. jardunaldian (apirilak 4). Taldeak ekainaren 27an bukatuko du txapelketa, Valencia Féminas CF taldearen aurka.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin