LALIGA PROMISES

Lehen pausoen ilusioa

Asteburu honetan ilusio gehien helarazten duen txapelketa jokatuko da. Vila-Realek LaLiga Proomisesen edizio berri bat jasoko du, Lehen Mailako hogei klubetako alebin taldeek parte hartuko duten lehiaketa, alegia.

Talde txuri-urdina gaur goizean abiatu da Zubietatik emozio, ilusio eta futbolez beteriko egunak igarotzeko. Gipuzkoarrak FC Barcelona Celta de Vigo, Deportivo de La Coruña eta Sevilla FC-rekin daude talde berean. Multzo bakoitzeko lau lehenak (bost taldeko lau multzo dira) sailkatu egingo dira final zortzirenetarako. Partidak Villarreal CF-ren kirol hirian jokatuko dira. Ostiralean taldeen faseko partida guztiak, larunbatean final zortzirenak eta final laurdenak, eta igandean finalerdiak eta finala.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!