NOTTINGHAM FOREST 2-2 REAL SOCIEDAD

Lehen proba ona

Vídeo

Reala erritmoa biltzen ari da. Gaur gauean Nottingham Foresten aurka asteburu honetan lurralde britaniarretan jokatuko dituen bi norgehiagoetako lehena burutu du. Txuri-urdinek bina berdindu dute aurkari ibiliago baten aurrean, zeinak Championshipa datorren abuztuaren 3an hasiko duen.

Lehen zatia bi eta bateko emaitzarekin amaitu da etxekoen alde. Worralek, korner batean, Nottingham aurreratu du eta, gutxira, Roberto Lopezek partida berdindu du Porturen jokaldi on baten ondoren. Ingelesak Grabbani esker aurreratu dira. Lehen asteetako lan karga nabaria da norgehiagoketan. Oraindik bizitasuna falta da. Normala da udako garai honetan. 

Zelaira bueltan, Realak erritmoa igo du eta jokoari abiadura ematen saiatu da. Imanolek, bigarren zatiaren erdialdean, hamaikako berri bat sartu du eta taldea sentsazio onekin iritsi da areara berdinketa lortu arte amaieratik minutu gutxira, Sanseko Djouhara jokalariaren golari esker.

Proba ona forma hobetzen joateko. Aurkari britaniarren prestakuntza aurreratua balio positiboa izango gure jokalarientzat. Bihar, lagunarteko hitzordu berria Millwallen aurrean.

Fitxa teknikoa:

Nottingham Forest: Muric, Cash, Robinson, Worrall, Dawson (kap), Watson, Grabban (Johnson, min.83), Semedo (Edser, min.88), Adomah (Appiah, min.76), Silva (Ameobi, min.66) eta Lolley.

Real Sociedad: Gero Rulli (Zubiaurre, min.60), Gorosabel (Zaldua, min.60), Llorente R. (Le Normand, min.60), Aritz (kap) (Sagnan, min.60), Raul Navas (Aihen,  min.60), Rodrigues (Zubimendi, min.60), Guevara (Odegaard, min.60), R. Pardo (Januzaj, min.60), R. Lopez (Zurutuza, min.46), Portu (Djouhara, in.60) eta Willian J. (Isak, min.60)

Golak: 1-0: Worrall, min.4. 1-1: R. López. 2-1: Grabban, min.28. 2-2: Djouhara, min.88.

Epailea: Simpson. Txartelik gabe.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!