GETAFE CF 1-1 REAL SOCIEDAD

Puntu bat partida parekatuan

Realak puntu bat eskuratu du Getafera egindako bisitan. Txuri-urdinek, partida trabatu batean eta joko gutxirekin, berdinketarekin konformatu behar izan dute eta, oro har, bidezkoa izan dela esan daiteke. Barrenek aurretik jarri ditu donostiarrak eta Oscarrek, atsedenaldia baino lehen, berdinketa ezarri du.

Lehen zatian Realak laster lortu du markagailuan aurrea hartzea. Eskuineko hegaletik azkar jotako eraso baten ondorioz, Beckerrek erdiraketa bikaina egin du, eta Barrenek, bigarren zutoinetik sartuta, sare barrura bidali du buruz. Ez zen partida erakargarria izaten ari, Getafen ohikoa den bezala, baina donostiarrek nahiko kontrolpean zuten partida. Baina ordu erdian Oscarrek lehia berdindu du, Remirok Maksimovicen burukadari erantzun bikaina eman ostean. Lehen zatiko azken jokaldian, Imanolen mutilek aukera paregabea izan dute, Zakharyanen botetan, baina errusiarraren jaurtiketa erdiratuta atera da Soriaren lasaitasunerako.

Bigarren denbora etxekoen abagune argi batekin hasi da, Oscarren falta jaurtiketa batekin, zeinak, zutoinean eman ondoren, goleko marra zeharkatu duen, gainditu gabe. Realari kosta egin zaio erasoan sortzea, eta ez zaio erraza izan jokoa harilkatzea. Hala eta guztiz ere, Sadiqek eta Turrientesek arrisku jokaldi pare bat izan dituzte.

Realak puntu bat eskuratu du Getafetik eta borrokan jarraitu beharko du Europako postua lortzeko. Sei partida besterik ez dira geratzen amaierarako. We are Real.

Fitxa teknikoa:

Getafe CF: David Soria, Carmona (Gastón, min.88), Djené (kap)(Jordi, min.91), Alderete, Rico, Milla, Yellu (Ilaix, min.67), Maksimovic, Óscar (Yassin Tallal, min.88), Greenwood eta Latasa (Mata, min.67).

Real Sociedad: Remiro, Traoré (Odriozola, min.46), Le Normand (Tierney, min.84), Pacheco, Javi Galán, Turrientes, Merino, Zakharyan (Aritz, min.69), Becker (Sadiq, min.69), Barrene (Take, min.46) eta Oyarzabal (kap).

Golak: 0-1: Barrene, min.13. 1-1: Óscar, min.29.

Epailea: García Verdura. Txartel horiak Merino eta Aritz kanpotarrentzat.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!