Liga erregularra ixten da

Emakumezkoen belar hockey taldeak Terrasan jokatuko du ligako azken partida CD Terrasaren aurka. Neurketa igandean ospatuko da goizeko 11:00etan. Donostiarrak garaipen berri baten bila joango dira, helburua momentu honetan play-offetako final laurdenak etxean jolastea lortzea baita

Lehen itzuliko partida oso parekatua izan zen (2-2), nahiz eta Realak aukera gehiago izan. Dena den, Terrasaren zelaian jolastea inoiz ez da erreza izaten. Lehia gogorra izango da eta gure jokalariak oso kontzentratuta egon beharko dute partida guztian zehar emaitza ona lortu ahal izateko.

Realak irabazi egin beharko du sailkapenean laugarren gelditu eta play off-ak etxean jolasteko aukera izateko. Horretarako, Realak irabazi beharko lioke CD Terrasari, eta SPV-ek ere bai Egarari.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!