Emakumezkoen taldeak Real Madrilen aurka neurtuko ditu indarrak igandean 11:00etan, aste honetan Zubietan jokatuko duen bigarren partidan. Reala indartsu eta konfiantzarekin dator asteazkenean Athletic Cluben aurka jokatutako derbian garaipena eskuratu ostean; hiru puntuen saria joko bikaina erakutsiz eskuratu zuen eta sentsazioak onak dira. Europako postuen lehian, gipuzkoarrek ez dute erritmoa jaisteko asmorik.
Madrildarrak, bestalde, kruzero abiaduran datoz lehiaketako azken bost partidetatik lautan garaipena lortu ondoren. Bigarren postuan finkatuta, merengeen bultzada erronka izango da txuri-urdinentzat. Hortzak estutu behar dira eta partidaren bila atera. Taldea dugu, jarrera dugu eta gosea dugu. Partida LaLigaSportsTVren bidez zuzenean jarraitu ahal izango da. Aurrera Reala!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin