Sansek 2017ko lehen neurketa galdu du Real Madrid Castillaren aurka. Txuri-urdinek, zorritxarrezko jokaldi batean, lehen gola jasan dute. Ordez, partida berdindu dute penalti baten bidez, baina aurkariak, beste penalti batean, gipuzkoarrei saririk gabe utzi die. Etxekoek gehiago merezi izan dute.
Lehen minutuetan donostiarrek kanpokoen atera hurbildu dira. Merquelanzek lehen aukera izan du Rodriguesen erdiraketa errematatuz. Neurketa orekatua izan da. Aldiz, zorigaitzezko jokaldi batean Lapeñak, baloia urruntzean, bere atean sartu du ordu erdia iritsi baino lehen. Hala ere, etxekoek bere jokoa egiten jarraitu dute eta atsedenaldira iritsi baino lehen Muguruzak neurketa berdintzeko aukera izan du, baina Abadek baloia urrundu du.
Bigarren zatian Sansek neurketa estutu du. Gipuzkoarrek berdinketa bilatu dute eta behin eta berriz saiatu ondoren gola lortu dute penalti baten bidez. Muguruzak ez du barkatu. Orekarekin garaipenaren bila joan dira eta madrildarrek baino gehiago merezi izan dute. Ordez, hamabost minutu gelditzen zirenean Enzok aurkariaren bigarren gola sartu du penaltiz. Kolpe gogorra izan da etxekoentzak. Berriro ere partida berdintzea saiatu dira, baina ez da posible izan.
Txuri-urdinek zeramaten bolada onari, zazpi neurketa porrota ezagutu gabe, amaiera eman diote. 24 puntu dituzte sailkapanean eta hurrengo asteburuan Albacete bisitatuko dute, multzoko liderra.
Fitxa teknikoa
Sanse: Sisniega, Odriozola, Ugarte (Calvillo, min.81), Lapeña, Kevin Rodrigues, Zubeldia, Guridi, Muguruza (Gorostidi, min.81), Sangalli, Merquelanz, Olaizola (Jauregui, min.86).
Real Madrid Castilla: Abad, Achraf, Lienhart, Hermoso, Tejero (Abner, min.62), Valverde, Febas, Muñoz, Enzo (Tena, min.77), Diaz, Campuzano (Vergos, min.66).
Golak: 0-1: Lapeña (b.a), min. 25; 1-1: Muguruza (p), min. 59; 1-2: Enzo (p), min. 76.
Epailea: Subirats Matamoros. Txartel horia erakutsi die etxeko Zubeldia, Ugarte eta Lapeñari eta kanpoko Hermoso, Abad eta Valverderi. Txartel gorria erakutsi dio kanpoko Achraferi bi txartel hori ikusteagatik.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin