Future Falcons Academyrekin akordioa

Metodologia esportatzen

Vídeo

Reala gero eta ezagunagoa da nazioartean, futbolaren munduan talentua garatzen duen kluba bezala. Herrialde askotako teknikarien eta kluben presentzia gero eta ohikoagoa da Zubietan gazteenekin lan egiteko metodoa eta printzipioak bertatik bertara ezagutzeko. Nazioarteko aitorpen horren adibide da Realak eta Future Falcons Academyk (Saudi Arabiak futbolaren talentua garatzeko egindako beken programa) sinatu berri duten akordioa.

Lankidetza-hitzarmen horren bidez, klub gipuzkoarrak bere ezagutza eta metodologia emango ditu aipatutako akademiaren sustapenerako eta hazkunderako, futbol-talentuen detekzioa eta maila hobetze aldera.

Saudi Arabiako Kirol Ministerioaren inbertsio bat da, 20 urtetik beherako futbol-jokalari gazte talentudunenei eliteko garapen-plataforma bat emateko. Saioa Saloun dagoen eliteko errendimendu zentro batean hasten da, non jokalariek entrenamendurik onena jasotzen duten eskarmentu handiko talde tekniko baten eskutik, Europako klub eta akademia onenetako batzuen aurka partida eta txapelketa erregularrak jokatzeaz gain. Jokalariak euren profilaren eta garapen premien arabera egokienak diren talde europarren entrenamenduetan ere parte hartuko dute, Saudi Arabiako euren jatorrizko taldeetara itzuli aurretik euren futbol hobekuntza prozesuarekin jarraitzeko.
Akordio horren ondorioz, 20 urteko bi jokalari saudiarabiar Donostian dira dagoeneko, eta datozen bi asteetan Real Crekin entrenatuko dira euren prestakuntza osatzeko. Akordioaren baitan, Future Falcons Academyk antolatutako txapelketa bat egingo da datorren urtean, nazioarteko taldeen presentziarekin, besteak beste, Realeko beheko mailetako bat.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!