ZUBIETAKO TEKNIKARIA

Mitxel Badiola hil da

Reala oso atsekabetuta dago Mitxel Badiola lankidearen heriotzagatik.


Min handia sentitzen dugu haren heriotzagatik, eta gure doluminik sentituenak helarazi nahi dizkiegu haren senide eta lagun guztiei.

Mitxel 2012an sartu zen Klubean, harrobiko futboleko teknikarien organigraman. Gaur egun Zubietako formakuntza futboleko lehen etapako koordinatzailea zen.

Duelu eta errespetuaren seinale, Zubietako formazio futbolaren jarduera, baita hitzartutako klubekin egiten dena ere, bertan behera geratuko da biharko egunean. Lehen taldeak eta Realeko talde guztiek besoko beltzak eramango dituzte euren partidetan.

Goian bego.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!