Datorren igandean Keler Espazioa izango da berriro ere familia txuri urdina elkartzeko puntua RCD Espanyolen aurkako partidaren atarian (18:30ean). Hiru eta erdietatik aurrera txoko txuri urdineko hiru guneak izango dituzue eskuragarri: Gastrogune, Haur Gunea eta LG Gaming.
Impacto Vudú Kontzertua
Abuztuko irekiera ekitaldian izandako esperientzia positiboaren ondoren, zuzeneko musika errepikatuko da Keler Espazioan beste talde baten emanaldiarekin. Indie estiloko talde gazte honek errepertorio fresko eta dibertigarria eskainiko du Gastrogunen, 17:00etatik 18:00etara.
Haurrentzako eta LG Gaming guneak
Gazteenek ere gozatuko dute profil horretara bideratutako bi guneekin. Alde batetik, haurrentzako gunea egongo da, 14 urtetik beherakoentza. Gune hau jolasez, puzgarriz eta gaming gune txiki batez osatuta egongo da. 14 urtetik gorakoek giroan sartzen joateko LG Gaming eremu izango dute, bideojokoen azken teknologiekin prestatua.
Bazkideentzako eta RS Fanentzako prezio bereziak
Hauek dira jolas-guneaz gozatu ahal izateko prezioak, gaming zone propioa barne (14 urtetik beherakoak), bai eta LG Gaming Room ere, 14 urtetik gorakoentzat. Bertan, bideojokoen azken berrikuntzak sartuko dira.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin