Martin Ødegaardek modu ikusgarrian hasi du denboraldia, begibistakoa izan den moduan. Batez ere familia txuri urdinarentzat, zeinek pasa den larunbatean txalo sorta galanta eskaini zion Reale Arenan izan zuen estreinaldian. Bere maila apartekoa izan da eta gure zaleek denboraldiko lehenengo MVP bezala aukeratu dute.
Atzo, zaleek beregan duten estimazioa frogatu ahal izan zuen. Norvegiarra, Donostiako Aiete auzoan kokatuta dagoen Pagolako BM Supermerkatuan izan zen, non gazte asko gerturatu ziren gertutik ezagutzeko. Ødegaardekin batera gure maskota Txurdin egon zen. Bertaratu ziren zale guztiak zoriontsu egin zituzten.
Sariaren eskura ematea
Gure basbesletako baten dendan egindako firma ekitaldia, hileroko MVP zozketako sari banaketaren barruan sartu zen. Mikel Martínez izan zen irabazlea eta Ødegaardek bere kamiseta sinatuta eta 100 euroko erosketa txeke bat oparitu zizkion.
Funtzionamendua
Partida bakoitzaren ostean MVParen bozketa irekitzen da. Behin epea itxita, boto gehien jasotzen dituzten 3 jokalariak 3, 2 eta puntu 1 lortzen dituzte sailkapenerako. Hilabete bukaeran, berdinketa egonez gero, boto gehien lortu dituen jokalaria gailentzen da.
https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/196/7/8d0dd67c-c4eb-4333-bd76-1bf056ac714e.pdf
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin