Zale ugari hurbildu dira gaur arratsaldean Anoetatik Nastic eta Realaren partidarako sarrerak erostea. Horrela, Nou Estadiko norgehiagokarako 310 sarrerak geratzen dira.
Geratzen diren sarrerak Anoetako 6. leihatilean salduko dira bihar ostiralean (11:00tatik 13:00ra eta 17.00tik 20:00ra). Leihatilean, sarrera erosterakoan, autobuserako ticket bat emango zaie eta irteeran erakutsi beharko da. Igandean goizeko seiretan irtengo dira autobusak Anoeta Hoteletik.