Kostatu egin da eta azken unera arte ez da erabaki. Baina, Odei Jainagak ez du inoiz amore eman, eta merezitako saria jaso du. Urtea gogorra izan da, arazo fisiko desberdinekin. Hala ere, Realeko xabalina jaurtitzaileak Espainiako errekorra (84,80 metro) hautsi du aurten eta Olinpiar Jokoetan parte hartzeko aukera izango du.
Espainiako Atletismo Federazioak ofizializatu du ostiral honetan Olinpiar Jokoetan parte hartuko duen selekzioa eta eibartarra taldeko kideetako bat da. Jainaga ranking bidez sartu da, zuzeneko gutxienekotik 20 zentimetrora geratu ostean. Jaurtitzaile txuri-urdinaren txanda abuztuaren 4an iritsiko da. Bere marka pertsonala hobetzen badu, finalista izateko aukerak izango ditu.
Kasu honetan, Iraitz Arrospidek ez du zorterik izan. Maratoilaria, gutxienekoa izan arren, ez da zerrendan sartu, Espainiako selekzioko beste atleta batzuk (proba bakoitzean hiru ordezkari bakarrik joan daitezke) bere markak hobetu dituztelako.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin